Uzkuiti mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Uzkuiti (1332m) tontorra atzean Larrunarri (1342m) eta Larraone (1188m))
Uzkuiti (1332m) tontorra atzean Larrunarri (1342m) eta Larraone (1188m)) ©Xabiaram (20200106)
3792 klik
Altuera:1.332 m
Abiapuntuak:
  • Amezketa
  • Larraitz
Lurraldea:Gipuzkoa

Garaieragatik Aralarreko tontor garaienen artean badago ere, hegoaldean duen Ganboak itzal egiten dio, eta ongorioz nahiko ezezaguna da Uzkuiti. Muitze eta Arritzaga bailaren artean kokatuta dago.
Tontorretik hegoaldera eta mendebaldera aldapa gutxiko larreak ditu. Iparraldera eta ekialdera berriz Arritzaga bailarara amiltzen diren larre aldapatsuak.
Tontorretik gertu, hegomendebalderuntz, depresio gune txiki bat dago. Eta bertan zenbait sima daude.

Mendialdea*: Aralar

Iruzkinak

    Askotan jazotzen den gertakaria: mendi famatuez inguratuta egon eta kasurik ez. Adibide ugari daude: Uzkuiti, Aitxuri, Okoro, Cilindro de Marboré, Ballibierna, Aldamin... .
    Abiapuntua Minaseko harana izango da, ikusi Balerdira joateko azalpenak.
    Zubi batera iristean utzi kotxea. Ezkerreko bidea Minaseko bidea da, Balerdi-Putterri kateko tontorrentzat. Eskubikoa erdian dauden tontorrentzat: Uzkuiti, Larraone, Aoki eta baita Ganbo ere.
    Pista luzea eta aspergarria ekidin bidezidor ugariekin. Barrera bat pasa eta goiko larreetan egongo gara. Borda batzuetara iristean, Uzkuiti pare parean dugun mendia da, aldapa belartsu amaigabeen ostean. Broma iruditzen bazaizue ere, hori atakatzea falta zaizue gaina erdiesteko. Pazientziaz eta forma onean, ordu batean lortzen da. Bista izugarria. Gogokin bazaudete, beste aldetik jaitsi eta Etitzegi eraso. 3-4 orduko txango nahiko gogorra.

Gertuko helburuak

UZKUITI harrespila (102 m.ra) · Salingain mendia (530 m.ra) · Etitzegi mendia (941 m.ra) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (955 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 43·ra, 43 guztira