- Amezketa
- Larraitz
Ganboa handitik iparraldera luzatzen den bizkar luzearen muturretako bat da Salingainena, Arritzaga errekaren gainean harro zutitzen dena, Uzkuiti tontorraren parez-pare. Arritzaga erreka bera izango da bertara heltzeko bide egokiena, nahiz eta inguruko arrastoak ez ibili bereziki tontor honen bila. Badu halere tontorrean plaka egoki bat bere izenarekin, Ordiziako Mendizaleak taldeak jarritakoa. Haraino joanez gero bidea luzatzeko aukera ugari izango dugu, ahalegin handiena eginda dago, gora beherak txikiak dira hurrengo tontorretara heltzeko.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
UZKUITI harrespila (449 m.ra) · Uzkuiti mendia (530 m.ra) · ZEALARKO ORDEKA etxola hondoa (532 m.ra) · MAIOLATZ etxola hondoa (610 m.ra) · MENDITXIKI tumulua (995 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
