Oaxkuru - Akaitz
Uazkuru eta Akaitz arteko tartea zaila da, kontu handiz ibili beharra dago eta nekez egiten da aurrera, karst zakar, deseroso eta hautsia da.
Lapazarra Belaguatik
Lapazarrako zeharkaldi osoa egin beharrean atzera egiten du arrastoak, landareei argazkiak ateratzen tematu nintzelako, baina ez dago arazorik ekialdera jo eta hango aldapan behera jaisteko, arrastoa nabarmena da eta handik laster helduko gara Larreriako mendatera. Beste ibilbide honetan ikus dezakezue bidea.