Andra Maria eliza

Enezubi·k

2026/08/23 - 09:40

Andra Maria Eliza. Urduña
Andra Maria Eliza. Urduña ©Enezubi (20260821)
54 klik
Mota:Eliza
Beste izenak: Nuestra Señora de la Asunción
Udalerria:Urduña
Mendea: XIV
Iraupen egoera: Ona

Urduñako Santa Maria eliza Bizkaiko eraikin berezienetako bat da. Oinplano karratua duen parrokia-eliza handia da, lau baoko hiru nabe dituena, alde bakoitzean hiru kapera eta abside zuzena dituena. XIV. mendean eraiki zen gehienbat, nahiz eta azken gangak XV. eta XVI. mendeetan eraiki ziren. Geroagoko garaietan ere aldaketa ugari izan ditu.

(Auñamendi Eusko Entziklopedia)

Orduñako jatorriko eliza dugu eraikin gotiko hau, eta Erdi Aroko harresidun esparrura ezin hobe biltzen da. Horrela, burualdeko kontrahormak inguruan duen erronda bideak zeharkatzen ditu; gainera, eraikina soiltasun osoz egina dago, berori tenplu-gotorleku bihurtuz. Dorrea XVI. mende hasieran eraiki zen, eta mendebaldera begira dagoen elizpea, ordea, XVIII. mende bukaerakoa. Barruan hurrengoak nabarmendu behar dira: Ortés de Velascoren kapera, hesi eder batekin; eta San Pedroren kapera, erretaula hispano-flamenko bikainarekin. Halaber, XVII. mendeko erretaula nagusia ere azpimarratu behar da, barrokokoa bera.

(Bizkaiko Foru Aldundia)

1949ko apirilaren 22ko Dekretuaren adierazpen orokorrak (125. zk.ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1949ko maiatzaren 5ekoa) Espainiako gazteluak estatuaren babespean jartzen ditu. 16/1985 Legeak, ekainaren 25ekoak, Espainiako Ondare Historikoarenak (155. zk.ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1985eko ekainaren 29koak) ondare historikoa babesteko esparru orokorra ezartzen du.

(MonumentalNet)

 

 

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Ortés de Velasco jauregia (69 m.ra) · Udaletxea eraikina (148 m.ra) · Urduña udalerri-burua (200 m.ra) · Sagrada Familia eliza (206 m.ra) · Aduana eraikina (239 m.ra) · Nuestra Señora del Buen Suceso ermita (498 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 32·ra, 32 guztira