Amezola jauregia

Enezubi·k

2026/08/18 - 18:05

Amezola Jauregia. Etxebarri
Amezola Jauregia. Etxebarri ©Enezubi (20260818)
11 klik
Mendea: XX - 1. laurdena
Iraupen egoera: Ona

Amezola Jauregia Etxebarriko Udaletxearen aurrean kokatzen da.

Amezola Jauregia, eraikin biko multzo arkitektonikoa da, Manuel María Smithen proiektua, 1905ean egindakoa. Amezola jauregiak bolumen kubikoa du eta fatxadetako dinteldutako baoak 3 bider 3-ko sare bilbe batean ordenatzen dira, aurpegi nagusian erdiko ardatza agertzen delarik; dinteldutako portalea, balkoi barrokoa eta eskusoi bat.

Goialdeko gorputza bistako adreiluzkoa da, hagindun banden artean arku itsu bidez zabaltzen dena. Ezaugarri berberak ditu etxeko atariak baina hemengo adreilu dekorazioa konplexuagoa da. Sarrera nagusiak txikitutako arku erakusle baten azpian azaltzen da eta honen dobelatan "AMEZOLA" titulua azaltzen da.

Talde osoaren sinadura "M. M. D Smith / arkitektoa. 1907".

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Doneztebe auzoa (126 m.ra) · Doneztebe eliza (139 m.ra) · Zubiondo errota (292 m.ra) · Legizamon jauregia (438 m.ra) · Legizamon auzoa (474 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints