Gaur egungo Doneztebe Eliza Manuel María Smithek egindakoa, neohistoricista. Historikoen berrerakin osoa eta modernoa.
Etxebarriko San Esteban parrokia ez da historikoa. 1907ko berreraikuntza modernoa izan zuen, Manuel María Smithen eskutik. Neohistorizista estiloa du, bere dorrea Burgoseko Huelgas monasterioaren parekoa.
Eraikin honen ezaugarri nagusia, hilobi-kriptak dituela Amezola eta Lezama Leguizamon familientzat Hauek, neurri handi batean, San Esteban tenplu zaharreko berreraikuntza ordaindu baitzuten.
Hauen deskribapen zaharrak badaude: bata "bobeda gabeko nabea, luzera 75 oin eta latitudea 38, hiru aldare, elizatea eta dorrea". Beste batean honako hau gehitzen da “ikuspegi ederrak zituen toki batean kokatuta eta guztira 28 sepultura ”.
San Esteban eliza zaharrak eta honen aurretikoak 21 m-ko luzera eta ia 11 m-ko zabalerako nabea zuen eta bere kokapena ezberdina zen; Eleiza-zarra terminoan, Kukullaga auzoan baitzegoen.
Eleiza-zarraren tokia, San Esteban parrokiako jabetzen zerrendan deskribatzen da eta bere lursailaren berri ematen da:
“Parrokia honek modu arruntean ezagutzen den Elei-za-zarra izeneko lursaila dauka, Kukullaga auzoan, Echévarriko jurisdikzioan eta mugak iparraldean Manuel Amézaga jaunaren lursailak eta ekialdean Amezagaren jabetzako baserria, hegoaldean eta mendebaldean, Echévarriko udalaren lursaila. Luzeran 34 metro eta zabaleran 22 m, guztira 748 m.2 gutxi gorabehera. 250 pta-tan baloratua"
Gaur egun, elizak itxura ikusgarria du, oraintsu egin den kanpoko garbiketaren ondorioz.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Doneztebe auzoa (136 m.ra) · Amezola jauregia (139 m.ra) · Zubiondo errota (430 m.ra) · Legizamon jauregia (564 m.ra) · Legizamon auzoa (608 m.ra) ·

