Peyreget mendiaren itzulia ibilbidea

inaxio·k

2025/07/31 - 21:52

80 klik
Abiapuntua: Aneouko aparkalekua
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:1082 m
Eskema: Aparkalekua - Pombieko aterpeko bidea - Pombie aterpea - Peyreget lepoa - Peyreget - Peyreget lepoa - Peyreget aintzira - L'Iou lepoa - Aneou aparkalekua
Luzera:13.44 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Bearn
Noiz egina: 2025-06-18

Oso bide erabiliak baliatzen ditu ibilbide honek. Pombiera iritsi artekoa ederki sakonduta dago, bide bazterretan bidetik ez ateratzeko hainbat ohar dago ipinita, ingurua behar baino gehiago ez hondatzeko. Pombie aterpean Midi d'Ossau aldera doan arrasto nagusia utzi eta Peyreget eta Midi areko lepora igo behar da; bidea politagoa da handik aurrera. Tontorreko bisita egin ondoren berriro Peyreget lepora jaitsi eta mendebaldera jaisten da bidea. Tarte horretan daude pasarte zakarrenak, harritzan barrena, baina ezin esan bidea zaila denik. Peyreget aintzirara jaitsi gabe, L'Iou lepora igo eta Aneou bailara zabala ikusiko dugu gure oinetan, eta abiapuntua ere bai, urrutian.

Ibilbidea gpx.studio tresna erabiliz egina da.

Bidean ikusi beharrekoak:Peyreget
Arrastoa:
EranskinaTamaina
peyreget.gpx-studio.gpx333.92 KB

Komentariorik ez..

1·tik 35·ra, 35 guztira