Peyreget mendia

inaxio·k

2006/03/08 - 22:12

Peyreget tontorra ekialdetik
Peyreget tontorra ekialdetik ©inaxio (20250618)
1979 klik
Altuera:2.487 m
Zerrenda:MA - Pirinioa
Abiapuntuak:
  • Anéou
  • Bious Artigues
Lurraldea:Bearn

Mendi asko dira aldameneko beste handiago edo famatuago baten itzalean ahaztuta gelditzen direnak, baina ez da Peyregeten kasua, Midi d'Ossau mitikoaren aldamenean egonagatik mendizale askoren bisita jasotzen du eta bide nabarmenak daude urratuta bere iparraldeko bizkarrean gora, Midi handiaren alde malkartsuenari begiratu bat emateko leku aparta da. Bere hegietan urratutako bideek erakusten dute badela ohiko bihurtu den ibilbide bat, mendia inguratzen duena, eta Midiren hegoaldeko isurialdeko hainbat ikuspegirekin gozatzeko aukera ematen duena. Ingurabide honek Pombie aterpea eta Peyreget aintzira lotuz inguratzen du mendia. Ez du igoerak aparteko zailtasunik ibilbide hori baliatuz gero, erraza baita Peyreget lepotik tontorrerainoko tartea. Tontorrean ikuspegia irekia da norabide guztietan, baina, esan beharrik ez dago, arreta handiena Midik eramaten du.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Peyreget mendiaren itzulia Aneouko aparkalekua 1082 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

COL DE L'IOU harrespila (626 m.ra) · SÉNESCAU HAUT (A) harrespila (700 m.ra) · PEYREGET harrespila (835 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 22·ra, 22 guztira