Dos Hermanas mendia

zuriain·k

2008/10/01 - 09:12

Dos Hermanaseko gailurra
Dos Hermanaseko gailurra ©zuriain (2008-10-01)
2202 klik
Altuera:862 m
Mendialdea:Dos Hermanas
Abiapuntuak: Piedramillera-Millarri
Lurraldea:Nafarroa

Dos Hermanas Nafarroako hego-ekialdeko mendikate apal eta laburra da. Itxura ederrik izan ez arren, badu bere xarma: Millarritik igotzen den galtzada, ikuspegi zabalak... eta mendizale askok ibiltzen ez garen inguru batean izatea ere.

Iruzkinak

    Kaixo mendizaleok.
    Dos Hermanas mendira igotzeko ez dauka zailtasun handirik. Herriko elizara abiatu eta bertan elizaren albo batetik, ur biltegira doan bidetxurra hartu eta tapatuta dagoen ubidetik joan. Ur biltegira iristean, aurrealdean azaltzen den sorora jetsi eta gurutzatu iparmendebaldeko norabidean, beste soro batera pasaz. Hemen kontuz eta arreta ipini behar da, soroaren iparraldean eta zuhaitzen artean, harripilez markatutako bidexka hasten da tontorreraino.
    Berez zailtasun handiena soroan hasten den bidexka topatzea da (harri pilez markatua dago).45min -tan gehienez jota,tontorrean zaude.
    Ondo izan.

    Kaixo, Mou. Ez zenuen argazkirik eginen zure txangoan? Nireak nahiko itsusiak dira, originalki ez ziren kamera digital batekin egin, eta arraroak gertatzen dira. Zeureak jarriz gero, nireak kenduko ditut...

    Kaixo Zuriain.
    Sentitzen dut, baina, ez daukat argazki kamerarik, hala ere, mendian ateratako argazki itsusirik ba al dago? Ondo izan.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..