San Tirso mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20171230)
3520 klik
Altuera:1.329 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Bernedo
  • Kripan
  • Villafría
Lurraldea:Araba

Arabako hegoaldea zeharkatzen duen karaitzezko mendikate zorrotzeko beste tontor bat da, zenbait berezitasunez atondua: San Tirsoren boneta, gandorrean zutitutako haitz bitxia eta San Tirsoren ermita, haitzaren iparraldeko magalean zabalduko leizean babestua. Bernedo izango da abiapunturik erabiliena (Okon-eko Andre Mariaren ermita) eta letreroek erakutsitako bidea jarraitu besterik ez dago bidea urratzeko. Bidea zabala da gandorrera heldu arte eta basoan zehar igotzen da, ondo seinalatutako hainbat bidegurutze zeharkatu eta harat-honat batzuk eginez. Azken metroetan (ermitaren paretik pasa eta gero) harriari heldu beharko diozue behin baino gehiagotan (bustita dagoenean kontuz ibili beharra dago), baina kontuz ibiliz gero ez dago beldurtzeko motiborik. Nahi izanez gero Peña del Leon-era ere heldu zaitezkete, gandorreko xenda bihurriari jarraituz, ordu erdiren buruan.

Mendialdea*: Toloño

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Villafría .. San Tirso Villafría inaxio
Un santo muy montañero Okón (Bernedo) Tito Pueyo

Iruzkinak

    Paisaia zoragarria; iparralderanz begiratuz gero, berde eta hezea; hegoalderanz, Errioxa, horia. Eta zu erdian, arrano beltz (xume) bezala. Ah! Eta gero ez ahaztu Bernedo bisitatzea!.

    EL SABADO 29 DE ABRIL, ESTUVE EN COMPAÑIA DE UNOS AMIGOS EN SAN TIRSO. NOS DIMOS CUENTA QUE EL BUZÓN CON LA VELETA NO APARECIA POR NINGUN LADO.
    NOS PARECE QUE LO HAN ARRANCADO, PORQUE HA ALGUNO LE GUSTO TANTO QUE SE LO LLEVO.

    AHORA NO HAY BUZÓN, UNA PENA.

Gertuko helburuak

San Tirso eraikina (330 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..