Txanburu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Gailurra
Gailurra ©zuriain (2008-07-19)
2681 klik
Altuera:1.135 m
Zerrenda:EHMK
Mendialdea:Alaitz
Abiapuntuak:
  • Ezperun
  • Gerendiain
  • Otao
Lurraldea:Nafarroa

Iruñerritik gorabeherarik gabeko bizkar luze baten antzera ikusten da Txanburu. Begi guztiak hurbileko Elomendik erakarrita, batek batek pentsa lezake mendi honek ez duela arreta handirik ematen. Hala ere, mendizale dezente ikusten da ezpelen arteko bideetan barrena. Nafarroako hiriburuaren hurbilak zerikusirik izanen du seguruenik arrakasta horrekin.
Aspalditik desagertu zen "Montañeros a su aire"k jarritako plastikozko buzoia, eta egun Tafallako Trinkete mendi taldearen dorretxoa dago ezpelezko itxasoaren erdian ia nabarmentzen ez den tontorrean.
M. Belaskoren Hiztegi Etimologikoan irakur dezakegu mendi honen izena seguruenik "Etxe" eta "Buru" hitzetatik datorrela, antzinako Alaitzko etxaldearen hurbiltasunagatik agian.

Mendialdea*: Alaitz

Iruzkinak

    Kaixo mendizaleok.
    Jakin nahi nikek ea gaur egun txanburuko tontorra nola azaltzen den, hau da, bakarrik harri pilak dauden edo mendi talde batek ipinitako dorrea buzoi modura jarraitzen duen makilarekin batera. Ez dakit buzoia oraindik jarraitzen duen horregatik galdetzen dut.

    Amigo Mou, puedo asegurarte que la foto es de txanburu, eso si te dire que la foto tiene mas de 10 años y el buzon ahora desaparecido tenía la siguiente inscripción:
    Chamburu 1138
    Montañeros a su aire
    7º Finalista 1985
    Un saludo

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by Galdos

    Kaixo lagunok. Txanburu etxeko leihotik ikusten dudan arren, ez dago txartelontzia ikusteko bezain hurbil ;). Dena den, inteneten bilatu eta Rutas Navarras-en orrialdean agertzen den ibilaldian zera jartzen du hitzez hitz:

    Cima de Txanburu.
    Señalizada por un montón de piedras en un pequeño claro entre los bojes.
    Junto al montón quedan los restos del buzón. Según Javier Zubieta estaba colocado por «Montañeros a su aire». Hoy no queda más que una pequeña base.

    Ibilaldia 2003ko urtarrilekoa da. Harrezkeroztik buzoirik jarri ez badute, gailurra hutsik egonen da.

    Ongi izan.

    Kaixo Zuriain eta Galdos.
    Mila esker nire galdera erantzuteagatik.

    Profile picture for user zuriain
    In reply to by mou

    Ez horregatik, Mou. Nolanahi ere, Galdosen argazkiari erreparatuta, ohartu berri naiz irudian agertzen den buzoia "Montañeros a su aire" taldekoa dela: plastikozko kutxa bat, Lakarri edo Belogain mendietakoen antzekoa. Hori litzateke 2003an desagertu zen buzoi zaharra. Baina beste argazki batzuetan metalezko dorretxo bat agertzen da, berriagoa. Beraz, baliteke dorretxoa oraindik bertan egotea... agian bihar bueltatxo bat emanen dut bertatik. Ongi izan.

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by zuriain

    Bada metalezko buzoi sendo bat, dorre itxurakoa, harripilaren ondoan. Posteak ere han jarraitzen du (2008-07-19), eta eskerrak, zaila baita bestela tontorra non dagoen antzematea.

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan inguru hauetan izan nintzen Otano herritik Txanburu-Irumuga egiteko asmoz. Ta sorpresa itzela hartu nuen behin gora izanda, zuhaitz mordoa lurrean eta bertatik pista zabal eta izugarri bat zegoela konturatzean. Badirudi parke eolikoa egingo dutela, gainalde guzia txikituta dago eta ez dakit oraintxe Irumuga tontorra non dagoen, nik behintzat ez nuen topatu. Penagarria eta amorru handia hartu nuen gainaldea nola dagoen ikusita. Beste mendi bat txikituta, noiz harte horrela????? Zein izango da hurrena??? non daude mendi elkartekoak??? ixilik daude honen aurrean eta beste batzuen aurrean!!! hau al da ingurumena zaintzea?
    Ondo izan.

    Ba lastima da, oso ingurune basatia eta ederra iruditu zitzaidan azkenekoz joan nintzenean. Mendizale asko gaude, eta mendi elkarteak ere ugari dira, baina beti iruditu izan zait herrialde mailako elkarteek indar gutxi dutela oso, ehiztarien elkarteen aldean esaterako. Eta lastima da hori, holako auziak gertatzen direnean inork ez duelako aintzat hartzen mendizaleen iritzia.

    Nik aurreko egunean izan nuen triskantza horren berri. Txanburuko gailurra bera ere harrapatu dute? Joan den udan izan nintzen bertan, eta oso toki bakarti eta ezkutua iruditu zitzaidan. Hemendik aurrera xarma osoa galduko du. Ez dakit noraino iritsi behar dugun. Mendizaleok ez dugu indarrik, zeren, ehiztariek ez bezala, guk ez dugu dirurik ordaintzen mendian ibiltzearen truke. Ordainduko bagenu, kasu eginen gintuzkete, eta kezkatuko mendi bat izorratzeko orduan.
    Orrialdeko argazkiak izanen dira aurrerantzean Txanburuko gure oroigarri bakarra.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..