Oiakarizketa mendia

zuriain·k

2009/05/22 - 11:21

Oiakarizketa eta Peña Txikita
Oiakarizketa eta Peña Txikita
©zuriain (2009-05-22)
2831 klik
Altuera:987 m
Beste izenak: Cama de los Bueyes
Mendialdea:Esparatz
Abiapuntuak:
  • Salinas de Oro-Jaitz
  • Belaskoain
  • Bidaurreta
  • Izurtzu
  • Etxauriko mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Oiakarizketa Iruñea inguratzen duten mendietatik ezezagunetakoa dugu. Inguruan Sarbil edo Esparatz bezalako mendi erakargarriak izanik, itzalpean gelditzen da gain oihantsu hau. Gr-220 (Iruñerriko bira) mendi honetatik hurbil igarotzeak salbatzen du seguruenik erabateko ahanzturatik.
Ibilbide anitz daude mendi honetaraino joateko, inguruko herri gehienetatik Txarakardia lepora igotzen diren bide eta pista ugari balia ditzakegu, edo, kate osoa ibili nahi izanez gero, Etxauriko mendatetik atera gaitezke(gainetik bertatik edo 21. kilometroan hasten den bidetik), Txorigain eta Txarakadiako gainetatik igaroz. Hurbil daude Esparatz eta Peña Grande eta Peña Txikita ikusgarriak, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.
M. Belaskoren hiztegian mendi honen izena "Basa aritzen tokia" bezala itzultzen da.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..