San Juan eta San Antolin ermita

Enezubi·k

2026/09/11 - 21:52

San Juan eta San Antolin Ermita. Dima (Oba)
San Juan eta San Antolin Ermita. Dima (Oba) ©Enezubi (20260911)
1228 klik
Mota:Ermita
Udalerria:Dima
Iraupen egoera: Ona

Obako San Joan eta San Antolin ermita hainbat barritze izan dauan tenplu barrokoa da. Horreen eraginez, asko aldatu izan da jatorrizko itxura. Holan, agirietan jasota dagoanez, 1914an 1,20 m. altxatu zan teilatua, teilatu-kutxilo bi burdinazko tirantedun beste ireki biz aldatuz. Gainera, sakristia barria eraiki eta ganga oholaz estali zan. Carlos Ausmendik egin ebazan lanak eta 4.377 pezeta ordaindu eutsoezan.

Zenbait urteren buruan, 1923an, bolatokia eraikitzeko baimena emon zan eta horretarako eleizpea estutu behar izan eben, tenpluaren jatorrizko itxura nabarmen aldatuz.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Oba auzoa (12 m.ra) · Kobaso koba (972 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints