Udaletxea eraikina

Enezubi·k

2026/08/23 - 21:29

Udaletxea. Berastegi
Udaletxea. Berastegi ©Enezubi (20260822)
16 klik
Udalerria:Berastegi
Mendea: XVIII
Iraupen egoera: Ona

Udaletxea: 1699an hasi ziren eraikitzen eta lanak 1734an amaitu zituzten. Gipuzkoako gainerako udalerri guztietan ez bezala, Berastegiko udaletxea parroki elizatik urrun altxatu zuten. Dirudienez, horren arrazoia herriko Kontzejuaren eta elizaren babesle ziren Berastegiko Jauntxoen arteko tirabirak izan ziren. Eraikin barrokoa da, apaingarririk gabea, fatxada alde batetik bestera zeharkatzen dion inposta-banda salbu. Fatxada nagusiko kareharri landua gainerako fatxadetako entokadurarekin konbinatzen da. Fatxada nagusiko armarri polikromatuaren koloreak oso orijinalak ditu. Udaletxeko arkupean frontoi txiki antzeko bat dago. Barnetik, oraindik ere bere zurezko egitura, solairuetako oholtzak eta karrerapeko zurezko kasetoidura dotore bat mantentzen ditu. Denera 2.300 m² baino gehiago ditu. Eraiki zutenean egur eta harri ona erabili omen zuten, baina ia ez dago berrituta, aldaketa gutxi egin dira ordutik hona. Areto nagusia da ondoen zainduta dagoen gela. Garai bateko kartzela ere bere horretan dago, 20 m²ko bi solairu dituena. Gaur egun, herriko agintariak udaletxearen zaharberritze proiektu bat prestatzen ari dira.

2009kourriaren 7anEusko Jaurlaritzakmonumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna

Etiketak:wikipedia

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Berastegi udalerri-burua (22 m.ra) · Berastegi udalerria (22 m.ra) · San Martin eliza (375 m.ra) · Berastegi dorretxea (394 m.ra) · San Lorentzo Txiki ermita (821 m.ra) · San Anton eraikina (950 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints