Sobarcal eta Acherito Linzatik ibilbidea

inaxio·k

2026/07/23 - 20:50

12 klik
Abiapuntua: Linza
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1100 m
Luzera:14.15 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Anso Ibarra
Noiz egina: 2026-06-30

Oso ibilbide ederra Linzatik abiatuta. Petrechemako leporainokoa Petrechema aldeko hegi luzea zeharkatuz egiten da, pixkanaka-pixkanaka altuera irabaziz. Petrechemako lepotik beste bidezidor nabarmen batek eramango gaitu Sobarcal tontorra osatzen duen haitzaren oineraino. Han harriari heldu beharko diogu (eskalada erraza, baina amildegia gertu dela), azken metro zirragarri batzuk egiteko, eta ikusmira paregabeaz gozatzeko. 

Acheritora heltzeko aldapan dago ibilbideko zailtasun nagusia. Arrastoari jarraituz eskubi aldeko kanal zabal batetik ekin behar diogu igoerari, eta berriz heldu beharko diogu harriari, oraingoan tarte luzeago batean, aurretik igotakoek utzitako arrastoak bilatuz, eskubi aldera eginez, mendiaren mendebaldeko bizkarrera heldu arte.

Itzulera Foyas del Ingeniero aldetik egiten da, ingurune karstiko ikusgarri batean barrena lehendabizi, hegi harritsu batean zehar gero, behera jaitsi eta larre eta pagadietan zehar itzultzeko Linzara.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
linza-sobarcal-acherito-gpx-studio.gpx59.24 KB
Oharrak: Arrastoa GPX.STUDIOrekin eratu dut, OSMko arrastoen gainean.

Komentariorik ez..