Buruzar eta Otolo Donamariatik ibilbidea

inaxio·k

2026/06/07 - 22:14

9 klik
Abiapuntua: Donamaria
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1140 m
Luzera:16.50 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Donamaria
Noiz egina: 2026-06-07

Igoeran bidegurutze ugari pasatzen dira, ez da erraza asmatzen, komeni da ibilbidearen arrastoa aldean eramatea. Igotako arrastoak Buruzar gaina iritsi eta gero, hegoaldeko lepora jaitsi eta zeharkaldi luze bat egiten du ekialdeko hegian zehar. Mapatan "Pilotasoro" izenarekin ageri den konkor nabarmen hori bisitatzea zen asmoa, baina egia esan, bidea ez da garbia eta ez nabarmena (OSMeko arrastoa jarraitzen saiatu naiz; galtza luzeak eta adi ibiltzea komeni arrastoa ez galtzeko). Azkoz errazagoa eta atseginagoa iparraldeko bizkarrean behera egitea, bazter hori bereziki ezagutu nahi izan ezean.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
buruzar-otolo-donamariatik_0.gpx75.64 KB
Oharrak: GPX.studio erabili dut arrastoa marrazteko

Komentariorik ez..