Memaia mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20100307)
3011 klik
Altuera:679 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Elorrio
  • Atxondo
Lurraldea:Bizkaia

Euskal Mendizaleen bilgunetik horren gertu egoteko, inor gutxi akordatzen da mendi honekin antza denez, eta landaretzak bere bizkarreko bidezidorrak estu hartuta dauza zenbait lekutan. Tontorra bera pinudiaren mendean dago eta ikuspegia oso mugatua da. Bi buzoi eta erpin geodesikoa topatuko ditugu bertan. Elorrio nahiz Atxondo aldetik abiatu gaitezke, basogintzarako urratutako pista ugarietan gora, eta nahi izanez gero Besaide aldera jota ibilbidea osatu, Anbotoren ikuspegiarekin gozatuz.

Mendialdea*: Durangaldea

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..