Lauordena / Buztanzelai mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Astatetik ikusita
Astatetik ikusita ©inaxio (20050702)
4041 klik
Altuera:1.029 m
Beste izenak: Ubedo
Zerrenda:EHMK
Mota:Mendia
Mendialdea:Iparla
Abiapuntuak:
  • Baigorri
  • Erratzu
  • Izpegi. (NB.)
Lurraldea:Nafarroa

Nafarroa Garaikook Lauordena eta Behekoek Buztanzelai erraten dioten gaina, gutxiagatik bada ere, ez da Iparlako mendilerroko mendirik altuena, baina bai seguruenik ederrenetakoa. Izpegitik igota ere, piramide itxurako bere gailurrak kateko besteen artean nabarmentzen da. Nafarroa Behereko ibarretatik ederki nabarmentzen da Buztanzelai inguruko gandorren artetik. Iparlako beste gailurretatik bezalaxe, Lauordena-Buztanzelaiko ikuspegiak zabalak dira norabide guztietan. Harri pila handi batek seinalatzen du tontorra urrutitik ikusteko moduan.

Izpegiko bidea ohikoena bada ere, GR10eko bide ederra da alternatibarik gogor eta interesgarrienetakoa. Bai Baigorriko Behereneko Karrika auzotik bai Urdozetik bideak aurre egiten die Iparlako malda gorriskei, goialdeko lepoetako belardi gozoetara iritsi aurretik. GR10aren arrastoa mendi kate luze honetako tontorretatik bertatik edo tontorretik oso gertu pasatzen da, eta tontor guzti hauek (Lauordena / Buztanzelai, Astate, Tutulia, Iparla) ibilaldi berean lotzeko aukera ederra eskaintzen du.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Lauordena / Buztanzelai Izpegiko mendatetik Izpegi. (NB.) inaxio

Iruzkinak

    Una ascensión muy bonita a esta montaña es, tal y como explica Miguel Angulo en "La montaña Vasca", desde Baigorri. Partiendo del ayuntamiento se coge una pequeña carretera hacia el castillo de Etxaus (cartel indicador). Justo antes de cruzar el murete de entrada al recinto, a mano derecha, nace un sendero entre dos alambradas que,a veces de forma difusa, conecta con el GR 10. Basta ir siguiendo las marcas, que llegan hasta la mismísima cumbre. Se viene a tardar en total unas 2'15 h. Las vistas, con un buen día, son magníficas. Como los impresionantes buitres que anidan en los cortados y revolotean sobre tu cabeza.

Gertuko helburuak

PAUSOGAIZTO (Astate) trikuharria (325 m.ra) · Ttutturruko kaskoa mendia (899 m.ra) · AINTZIAGA harrespila (931 m.ra) · UNTXIDE harrespila (959 m.ra) · UBEDO 3 ekialde tumulua (976 m.ra) · UBEDO 2 erdi tumulua (997 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 27·ra, 27 guztira