Parrokia hau XI. mendean ere bazegoen, 1050. urtean Iñigo Lopez de Nuño Nuñez de Vizcaya Bizkaiko kondeak Santa Maria eliza eta Mundadako herria Aragoiko San Juan de la Peña monasterioari ematen zizkiola jartzen duen 1071ko agiri bat gordetzen baita. Eliza, Munakatarren dorretxearekin batera eraiki zen, Butroetar Gonzalezek, Munakatar Ruiz Sanchez jaunaren etsaia zenak, eraiki zuen bandoen arteko borroken garaian (1446ko ekainaren 24a).[1]
Nahiz eta gaur egun haurrentzako jolas-parkeaz inguratua egon arren, jatorriz alboan Munakatarren dorretxea zegoen, baina 1446ko ekainaren 24an Banderizoen gerratearen garaian Munakatarreen eetsai zen Gomez Gonzalez Butroikoak suntsitu zuen. Ordutik aurrera gaur egun dagoen gune irekia mantendu da.
Historian zehar eliza udalerriaren eskutik eraldatu da. Honela, XIX-XX. mendeetan herriko itsasgizonen diru laguntzekin zaharberritu zenean, elizate ere bilakatu zen. XX. mendetik aurrera eraikinak gaur egungo itxura mantendu izan du, udalerriko ikurretako bat bilakatu delarik.
Barnean, gurtu ohi den San Petri apostuluaren erlikia bat dago.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Mundaka udalerri-burua (262 m.ra) · Mundaka (262 m.ra) · Santa Kataliña ermita (399 m.ra) · Arketa-Aranburu auzoa (946 m.ra) · Portuondo-Basaran auzoa (951 m.ra) ·

