Aritxulegi - Domiko - Bidango Gaña ibilbidea

inaxio·k

2014/07/28 - 20:23

2664 klik
Abiapuntua: Arritxulo aterpea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:650 m
Eskema: Arritxulo aterpea - Aritxulegi - Aialde jatetxea - Kanala - Domiko zentrala - Domiko urtegia - Bidago Gaña - Domiko urtegia - Sekuoia - Aritxulegi - Arritxulo.
Luzera:26.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Nafarroa

Aialde jatetxetik Domikoko zentralerainoko tartea porlanezko losaz estalitako kanal baten gainetik doa eta inguru malkartsua denez menditik eroritako harriak eta lurra topatuko dugu tarte askotan, kontu pixka batekin ibili beharra dago. Ibilbidearen zailtasun handiena Domikoko zentraletik urtegira igotzen den porlanezko bidean dago, aldapa handiarengatik. Gainontzeko bide gehiena pista zabaletan barrena doa, Artikutza aldeko isurialdeko bidezidorra kenduta.

Urtegiaren parera iritsitakoan merezi du haren bazterreko sekuoia handiari bisita egitea (arrastoan jaitsieran egiten zaio bisita, orduan gogoratu ginelako hartaz). Ikusgarria da oso haren gerria eta altuera.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
aritxulegi-domiko-pagolleta-2014-07-27.gpx166.13 KB

Komentariorik ez..