- Erize
- Saratsa
- Saratsate
- Larunbe
Iruñerriaren ipar-ekialdeko muturrean, A-15 autopistaren zaindari, mendikate apal bat zabaltzen da, ekialdetik-mendebaldera. Hiriburuaren hurbiltasuna gorabehera, ez da oso mendialde bisitatua. Soilik A-220 ibilbidearen markek salbatzen dituzte mendi hauek erabateko ahazturatik. Katetxoaren profila leuna da, eta inguruko gain gehienak (Bizkai, Artzeleta, Eltxumendi...) baino apalagoa izanik ere, paisaia ederrak eskaintzen dituzte tontor txiki hauek.
Mendebaldetik hasita, Mendi (709m), Txurri (691m) eta Txurbil (703m) aurki ditzakegu. Askoz ekialderago, Saratsa herriaren gainean jada, Izketa mendia dugu, kateko gainik altuena (766m)
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Izketa eta Mendi Eritzetik | Eritze | 500 m | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
San Esteban eliza (696 m.ra) · Sarasate kontzejua (715 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..

