- Irurtzun
- Aizkorbe
- Latasa
Batzuetan, mendi ezagun baten hurbiltasunak areagotu egiten du inguruko gainak ezagutzeko interesa. Beste batzuetan ordea, zerrendako mendiak begi eta oin guztiak bereganatu eta hurbileko toki interesgarriak bisitatu gabe gelditzen dira. Ergaren inguruko harri eta gainekin hala gertatzen delakoan nago. Bi Ahizpa ikusgarriak kenduta, gutxi dira gailur nagusitik kanpoko mendiak bisitatzen dituzten mendizaleak. Eta egon ere, badago zer igo. Ergako gailurretik iparralderantz, Artolako gandorrak ekialdetik mendebaldera zabaltzen dira. Egia da Artolako gailurra ez dela beste munduko gauza, eta Latasako bidetik Ergara joaten direnak ia oharkabean pasatzen dutela, baina kontrako muturrean, Larraun ibaiak zabaldutako arroil estuaren gainean, Argain izeneko kaskoak inguruko paisaiarik ikusgarrienetako bat eskaintzen du. Artola-Argain lerroaren paraleloan, Ergako gailurretik luzatzen den adarra dago, Mundumalkorra puntan amaiera zirraragarria duena. Batzuetan, merezi du ohiko bideetatik atera eta liburu eta zerrendetatik at bizitzarik badagoela egiaztatzea.
HEko lepotik gorako bidea zakar xamarra da, baina ez du aparteko zailtasunik, arreta pixka bat baino ez du eskatzen, harriari heldu behar baitzaio tarteka. Metro gutxi dira. HEko lepo hortara iristeko bide garbiena, berriz, Ergako bizkarrean behera datorren gandorrekoa da. OSM mapa begiratuz gero beste bi aukera ikusten dira, aldapa handi xamarrak zeharkatuz, baina nahiko deserosoak dira aldapa irristakor xamarrak direlako.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga | Latasa | 800 m | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Bihaizpeko Haitz Txikia mendia (704 m.ra) · Aixita mendia (997 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..

