Iguzkimendi mendia

zuriain·k

2009/09/28 - 11:47

Iguzkimendi
Iguzkimendi ©zuriain (2009-09-28)
2828 klik
Altuera:846 m
Beste izenak:
  • Iduzkimendi
  • Iguzki
Mendialdea:Artzamendi
Abiapuntuak:
  • Baigorri
  • Latxia
  • Otsondo
Lurraldea:Nafarroa

Bere izenak iragarri bezain ederra da Iguzkimendi. Edonondik ikusita, kono itxurako profil airosoa du, bere hegi piku belartsuak goitituz Artzamendi itxuragabearen aurrean. Bere anaia potologoaren aldean, Iguzkimendik bisita gutxiago jasotzen du: txikixeagoa da... eta tontorrerainoko errepiderik ez du. Horrek turista andana batetik libratuko gaitu, gehienak Mehatseko lepoan geldituko baitira.
Nafarroa Garaiko, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko mugek bat egiten dute Mehatseko lepoan, eta Iguzkimendiko gailurrean bertan Nafarroa Garaiko eta Lapurdiren arteko mugarria ikusiko dugu. Ez dira horiek inguruetan aurki ditzakegun harri interesgarri bakarrak. Monumentu megalitikoz josia daude Iguzkimendiko inguruak, famatuenak izanik Mehatseko lepokoak.
Iguzkimendiren oinetan, hegoaldean, Aritzarkungo ibar nafarra dago, Itsusiko Harri famatuekin. Hegoalderago Urritzate ibarra dago, Gorramendi eta Iparlaren artean estuturik. Ibar hauek Nafarroa Garaikoak dira, baina harrigarriro, errepidezko loturarik ez dute herrialdearekin. Geografiak ez du mugez ulertzen.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..