Altuera:1.021 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Orlagatu
Abiapuntuak:
- Adoain
- Itzalle
Lurraldea:Nafarroa
Nafarroako herri gutxi izanen dira Adoain bezain isolaturik. Urraul Goiti ibar bakartitik 12 kilometroko errepide gorabeheratsu batek eramaten du herriraino. Ez da harritzekoa beraz inguru honetan herri despopulatuak ugaritzea.
Kurkuxulo ez da oso mendi nabarmena. Pinuz josia, ikuspegi mugatuak, ixteko arriskuan dauden bidexkak... Ez duzue mendizale askorik topatuko inguru horretan. Hala ere, merezi du mendialde bakarti horietan barrena ausartzeak. Batzuetan, Zerrenkano Goiti bezalako bitxikeriak izanen dituzue sari.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

