Ez dakigu zein den sorreraren data zehatza. Badakigu, ordea, XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik zegoela bertan errota. 1745. urteko sugaletan Santiago Zamacolaren izenean ageri zen, eta Francisco Antonio semearen eskuetara igaroko zen urte batzuk geroago, (1795-1810).
Fatxadan dagoen oroitzapen xaflak erakusten duenez, berreraiki egin zuten multzoa 1874.ean. Jatorrizkoaren ordez dago plaka hori, eta honakoa dio: “ZAMACOLA / MIGUEL ZUBIZARRETA 1874.
XX. mendearen lehenengo herenaren amaiera aldera elektraindarra sortzeko zentrala bihurrarazi zuten eraberritzeak egin zituzten barruko aldean. Horretarako, kalapatxetariko baten ordez, transmisio uhalen bidez, generadore bati eragiten zion ardatz bat jarri zioten. Gauez baino ez, baina auzuneko 23 baserriri ematen zien argia.
Beheko solairuan dago ehotzeko aretoa eta bertan ardatz bertikala duten hiru errotarri daude. Baita iraulita dagoen enborpiramide baten tankera daukaten bi kalapatxa (erdikoa desagertu egin zen), hiru hauts-babes, duela gutxi berritu diren irinerako kutxak, errotarriak lekualdatzeko besoa, balantzak, pisuak, eta abar luze bat ere.
Kanpoko aldean aurki ditzakegu metatze eta transmisio hidraulikorako tresnak. Errotako lur azpian dago estolda, arku beheratuaren bidezko sarrera daukan eta bere baitara hiru gurpil hidroelektriko biltzen dituen tartea.
Urkiolako Parke Naturaleko sarbide nagusietako batean dago, Baltzolako haitzuloetatik oso hurbil. Zamakolako errotan errotarien lanbide zaharra ezagutzeko aukera izango du bisitariak.
Aldez aurretiko ordua eskatzea gomendatzen da. Sarrera ordaindu behar da.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Indusi auzoa (61 m.ra) · Axlor koba (367 m.ra) · Berragertzea mendia (370 m.ra) · Jentilzubi koba (374 m.ra) · Jentilzubi atea (398 m.ra) · San Fraisku ermita (462 m.ra) · Baltzola koba (479 m.ra) · Gibeldar koba (522 m.ra) · Abaro pasabidea (591 m.ra) · Garaio mendia (899 m.ra) ·

