Mota:Eliza
Udalerria:Guardia
Mendea:
XVI
Iraupen egoera:
Ona
Historia
Eliza XII. mendean eraikitzen hasi zen estilo erromanikoan, baina gaur egun ikusten diren egitura gehienak XIII eta XV mendeen artekoak dira, gotikoak beraz. XIV. mendean eliza hain famatu bihurtu duen ataria eraiki zen. XVI. mendean hiru absidek osatzen zuten atzealdea eraitsi zen eta pizkundeko itxurako sakristia eraiki zen.
Erretaula nagusia, XVII. mendekoa, Juan Baskardoren lana da.
Arkitektura
Hiru habearte dituen eliza da eta atzealde poligonala du, barrutik zirkulo erdia osatzen duena. Kontrahorma handiak ditu ertzetan. Elizaren egitura zaharrenak iparraldeko eta mendebaldeko aurpegietan agertzen diren hainbat elementu dira, hala nola XIII. mendeko ate gotikoa, gaur egun hormatua dagoena, eta erromaniko eta gotikoaren trantsizioan kokatzen diren hainbat leiho. Aurpegi honetan dagoen sarrera neorromaikoa 1954 urteko berriztatze lanetan egindakoa da.
Elizaren aurrean abadearen dorrea dago, gotiko estilokoa. Barruan garai eta jatorri desberdinetako kapitel erromaniko eta gotikoak ikus daitezke.
Hegoaldeko ataria
Eraikinaren barruan nabarmentzen XIV. mendearen amaieran eginiko harriz osatutako eliz atarigotiko berezia, zeinak XVII. mendeko polikromia duen. Eliz atari hau kanpotik barrura sartzeko sarbidea izan zen, baina XVI. mendeko elizaren zabalkundeak espazio itxi baten barruan utzi, tenpluaren barruan kapera batean balego bezala. Itxitura horrek klimatik babestu du ataria eta oso egoera onean kontserbatu dira polikromiak eta irudiak.
Etiketak:wikipedia
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Abade Dorrea eraikina (41 m.ra) · Laguardia (176 m.ra) · Guardia udalerria (181 m.ra) · Casa Primicia eraikina (259 m.ra) · Samaniego jauregia (277 m.ra) · San Juan eliza (310 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi

