Zárate Nabar Jauregia
XVIII. mendeko jauregia da, Capitán Gallarza kaleko 14 eta 16 zenbakietan dagoena. Kanpoaldetik bi solairuko eraikina da, harlanduzkoa, errementari lan ederra du, kartela bozelduen gaineko alboko balkoietan ikus daitekeen bezalaxe; erdiko balkoi zoragarriak harrizko mentsulatzar ederra du oinarri, eta aurrealdean badu asimetrikoki kokaturiko armarri bat honako ele hauekin: Zarate Nabar.
Barnealdeak mota honetako eraikinen ezaugarri guztiak ditu (etxebizitza goiko solairuan, behekoan ukuiluak aziendentzat, etxaldearen lanketarako tresnen biltegia, etab.), atari enkatxatuak jauregian gailentzen den armarriaren ertzarekin marrazkia osatzen du, eskailera zabalak arku beheratu batean hasten dira. Egun, bi etxebizitzatan banaturik dago eta horrek aldaketak eragin ditu barnealdean, ez ordea, “Casa de los Hierros” delakoan bezain gogorrak.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Eltziego udalerria (85 m.ra) · Eltziego udalerri-burua (85 m.ra) · Eltziegoko Urkabea urkabea (114 m.ra) · Eltziegoko Nuestra Señora de la Plaza ermita (126 m.ra) · Ramirez de la Piscina jauregia (135 m.ra) · Navarrete Ladrón de Guevara Jauregia jauregia (148 m.ra) · Eltziegoko Gurutzea gurutzea (230 m.ra) · Eltziegoko San Andres eliza (236 m.ra) · San Roke ermita (584 m.ra) ·
