Anzotiello mendia

inaxio·k

2026/07/12 - 14:47

Anzotiello tontorra
Anzotiello tontorra ©inaxio (20260702)
22 klik
Altuera:2.211 m
Beste izenak: Ansotiello
Abiapuntuak:
  • Zuriza
  • Selva de Oza
  • Linza
Lurraldea:Anso Ibarra

Gorreta d'os Gabachos  / Mallo Gorretatik oso gertu egon arren, haietatik ondo bereizita gelditzen den haitz ikusgarria da Anzotiello, eta haiek bezainbesteko osperik ez izanagatik bisita merezi duen tontorra da. Karaitzezko haitz monolitiko ikusgarri batek osatzen du tontorra. Ikuspegi ederra eta trabarik gabea eskaintzen du, oso gertu gelditzen den Mallo Gorretaren gainean bereziki.

Ohiko igoera egin nahi izanez gero, bidea Linza aldetik (Fuente de los Clérigos edo aterpetik bertatik) abiatu eta Foya de Gamuetara igotzen da, Gorretako bidearekin bat eginez, baina behin harritzara helduz gero bi bideak bereizi egiten dira. Anzotiellokoak hegoaldera egiten du harritzan gora, eta gero ekialdera Anzotiello leporaino (Collada de Anzotiello). Lepo honetatik gorako bidea zakarra da tarte batzuetan, karaitz hautsia, baina arreta jarriz gero ez du aparteko zailtasunik.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Gorreta d'os Gabachos mendia (441 m.ra) · Quimboa mendia (936 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..