Ibilbide ederra eta erraza Bacias tontorrera heltzeko. Ibilbideak GR-11aren arrastoa jarraitzen du Puerto Viejo de Brazato leporaino, beraz, jarraitzen erraza da eta, gainera, erosoa, sigi-saga amaigabeak egiten baititu Brazatoko aintziraraino aldapa leunduz. Aintziratik gora bidea zakarragoa da, baina jarraitzen erraza oraindik. Tarterik zailena Puerto Viejo de Brazato lepotik tontorrerainokoa da, bidea harritza zakar batean erraz galtzen delako han. Pazientzia pixka batekin harritza gainditu eta Punta del Puerto eta Bacias arteko lepora heldu behar dugu. Han Bacias aldeko bizkarrari ekin eta laster topatuko dugun burkaila eskubi aldetik inguratuz itzuliko gara berriro gandorrera, arazorik gabe heltzeko tontorrera.
Arrastoa gpx.studio tresna erabiliz eratua da.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| panticosa-bacias.gpx | 148.33 KB |
Komentariorik ez..