Musales Lasarrako urtegitik, Respomusotik itzuliz ibilbidea

inaxio·k

2025/06/23 - 09:01

29 klik
Abiapuntua: Lasarra urtegia
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1285 m
Eskema: Lasarra urtegia - Chalet del Ingeniero - Ibonciecho - Musales lepoa - Musales - Musales lepoa - Respomuso - Lasarra
Luzera:19.50 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Huesca
Noiz egina: 2025-06-21

Oso ibilbide ederra, Musales gaineko bistak eta Respomusoko bailara ikusgarria batzen dituena. Respomusoko aterpearen bisitak ere merezi du, parajea ezagutu eta bertako tabernan bidean pilatutako egarria asetzeko. Aterpetik pasatzekotan hobe da beharbada urtegia ekialdetik inguratuz joatea (bada bide egokia), baina guk presaren gainean erabaki genuen joaea, eta horregatik egin genuen joan-etorria alde beretik. Ibilbideko tarterik zailenak Musales lepotik tontorrerako bizkarreko bidea eta Musales lepoaren jaitsiera dira; arreta jarri behar da bietan, azken honetan batez ere, malkar irristakorra eta amilkorra baita, jaisteko baino igotzeko hobea.

Bidean ikusi beharrekoak:Musales
Arrastoa:
EranskinaTamaina
musales-respomuso-20250621.gpx510.32 KB
Oharrak: Arrastoa gpx.studio aplikazioarekin egina da, OSMn jasotako bideetan barrena egin baikenuen.

Komentariorik ez..