Ligulak ez dira inoiz falta eta oso handiak dira, 10-30 mm-koak; hostoak txortendunak, lineal/lantzeolatuak, horztunak dira, batzuetan zatiturik daude eta lakainak ere lineal/lantzeolatuak dira (31)
Beheko hostoak bakunak dira, edo gingildunak, baina gingilek ez dute peziolulurik; akenioak konprimituta daude, zabalak dira, eta ertzetan zurdak dituzte behera begira (34)
Hosto gingildunen lakain nagusiak ia erdiko nerbioraino heltzen dira, eta gingil lineal/lantzeolatuak dituzte; akenioak inbolukruaren barruko brakteak baino luzeagoak dira, falka-itxurakoak (35)
Kanpoko brakteak hosto-antzekoak dira, kapituluak baino askoz luzeagoak; kapituluak luze baino zabalagoak dira, eta 20 mm inguruko diametroa dute; akenioak konprimituta daude, azal osoan ileak eta zurdak dituzte, tente daude, eta muturrean 2 zurda dituzte (36)
Kanpoko brakteak ez dira hosto-antzekoak eta kapituluak baino laburragoak dira; kapituluak zabal baino luzeagoak dira, eta 10 mm inguruko diametroa dute; akenioak falka-itxurakoak dira, mutur aldean ile tenteak dituzte, eta muturrean 2-3 zurda dituzte (37)
Iruzkinak
Komentariorik ez..
