Rumex pseudoalpinus

inaxio·k

2025/07/20 - 21:17

Rumex pseudoalpinus Barranco de Culivillas bailaran (1900 m.)
Rumex pseudoalpinus Barranco de Culivillas bailaran (1900 m.)
©inaxio (20250617)
9 klik

Hostoetako batzuek, behintzat, alabarda- edo gezi-itxurako oinaldea dute; loreak sexubakarrak izan ohi dira (29)

 

Hostoek falka-itxurako oinaldea dute, moztua, biribila edo bihotz-itxurakoa; loreak hermafroditak izan ohi dira (30)

 

Kuskuetako batzuek, behintzat, 0,3 mm-tik gorako hortzak dituzte (39,42)

 

Kusku osoak, edo 0,3 mm-tik beherako hortz txikiak dituztenak (44,46,48)

 

Kusku leunak, tuberkulurik gabe (43,44)

 

Kuskuetako batek, behintzat, oinaldean tuberkulu bat du (46,48)

 

Oinaldeko hostoak obatuak edo luzanga/lantzeolatuak dira, oinaldea ez dute bihotz-itxurakoa, eta zabal baino 2,5-4 aldiz luzeagoak dira (43)

Oinaldeko hostoak arrautza-itxurakoak, ia biribilak edo tartekoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, zabal baino 1-2,5 aldiz luzeagoak (44,45)

 

Kuskuek 5-8 x 5,5-9 mm dituzte, biribilak dira, zabal bezain luzeak gehienez, eta ertz zerraduna dute; 3-4 mm-ko akenioak (44)

Kuskuek 4-5,5 x 3,5-5,5 mm dituzte, obatu/triangeluarrak dira, zabal bezain luzeak gutxienez, eta ertzak leunak edo lausoki zerradunak dituzte; 2-3(3,5) mm-ko akenioak (45)

Beste izenak: Rumex alpinus
Generoa:Rumex
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:120 cm
Garaiera gutxienez:1650 m
Garaiera gehienez:1900 m
Banaketa orokorra:Boreo-alpetarra
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: BB

Iruzkinak

Komentariorik ez..