Altuera:1.158 m
Beste izenak:
Zuregun
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Kintoa
Abiapuntuak:
- Urkiaga
- Artesiaga
Lurraldea:Nafarroa
Zuraun eta Enekorri iparraldean Lohiluzeko puntan hasi eta Argintzu, Okoro eta Artsalen barrena luzatzen den katearen azken begiak ditugu. Mendilerro horren azken gainak izanik, eta mendi nagusien bidetik apur bat aldendurik, mendi hauek ez dute mendizale askoren arreta erakartzen. Hala ere, zoragarriak dira Enekorriko larreak baita Zuraungo baso itzalsuak ere. Ikuspegiak ere zabalak dira... eta mendi ez oso ibilien bakea geureganatzeko aukera izanen dugu. On egin!
Iruzkinak
Komentariorik ez..

