Ugarra mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra hegoaldeko bizkarretik
Tontorra hegoaldeko bizkarretik ©inaxio (20070603)
2834 klik
Altuera:854 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Imirizaldu
  • Napari
Lurraldea:Nafarroa

Mendi apala da Ugarra, eta mendizaleen urratu handirik ez dauka bere bizkarretan, baina baditu bere berezitasunak. Bere HEan zabaltzen den goi-bailara da horietako bat, artadiak estalitako mendiz inguratua eta gari-soro zabalek betetzen duten ordoki zabala. San Esteban ermita da bestea, bailara zainduz muino baten gainean gailentzen den ermita zaharra. Aldamenean duen abeltegi itsusi batek zatartzen du ikuspegia, baina hari bizkarra emanez gero oso paisaia polita osatzen du bere inguruarekin. Napal aldetik abiatuz gero bidean topatuko duzue.
Baina tontorraren inguruan, esan bezala, mendizaleen urratua arina da eta sastraka nagusitzen ari da. Arrastorik nabarmenena hegoaldeko bizkarretik gora dator, ezpel eta abaritz artean. Tontorrean harri pila bat besterik ez dago, abaritzak utzitako hutsarte batean.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Ugarra Napal herritik abiatutainaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

UGARRA 2 mendebal trikuharria (901 m.ra) · UGARRA zutarria (937 m.ra) · UGARRA 3 ipar trikuharria (943 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..