Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak elkartzen dituen Erremendiako mendatearen iparraldean mendialde nahiko ezezagun bat zabaltzen da, Abodiko murru luzea izanik muga iparraldean. Mendi leun eta lauak dira, gorabehera handirik gabeak, alor eta soro zabalez josiak. Ibilbide lasaiak egin daitezke pista zabaletan barrena, oinez edo txirrindulaz.
Erremendiako mendatearen iparraldean Irungaztelua (batzuetan Eugastelua, eta are Ilungaztelua, 1098m) mendixkako gailur itxia bisita dezakegu. M. Belaskok bere hiztegian dio "Irun" hitzak Iruñea hiriburuari egin liezaiokeela erreferentzia.
Ipar-ekialderago Udiko bizkar belartsua dago. Gain laua soroek harturik izan arren, oso paisaia zabalez goza dezakegu bertatik, batez ere hurbileko Abodi eta Pirinioak direlarik ikusgarrienak.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

