Trapaleta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia eta erpin geodesikoa pinu artean
Buzoia eta erpin geodesikoa pinu artean ©inaxio (2006-04-22)
2314 klik
Altuera:604 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Legazpi
  • Zumarraga
Lurraldea:Gipuzkoa

Iruzkinak

    Bi bide nagusi daude bertara igotzeko, motzena eta xarmarik gabea Legazpi Ormaiztegi eta Gabirikin lotzen dituen mendatetik, eta bestea Legazpi bertatik.
    Zumarragatik bazatoz Oñatirako bidea hartu industrialdea pasatuz eta BARIANTERA iritsi aurreko rotondan, 9 solairuko etxe baten ondoko rotondan Azpikoetxe tabernako bidea hartu eta goruntz jarraitu.Oñatitik etorrita Zumarraga aldera jo bariantetik eta rotondara iristean Azpikoetxera jo. Urola ibaia gurutzatuko dugu eta trenbide azpitik igaro ondoren ezkerretara etxe baten ondotik gogotsu hasten den bidezidorra jarraitu.Behin gandorrean eskubiko bidetxoa jarraitu Pagadi zaharrera harte, lasai egoteko oso leku aproposa.Mendia berez ez da ederra baino igoera hau bidexidor estu batetik dijoa zuhaitz tartean eta Legazpi gaineko bistarik ederrenak ditu, bukaeran gandor estu bat duelarik, baino arriskurik gabe. 15 minututan heltzen da gora, 200m ko desnibela gaindituz aldapa gogorretan zehar. Sari bat nahi badeu, pintxo bat jan Azpikoetxe tabernan, earrak benetan! bestela Andres-Enea eta Gurrutxaga tabernak ere oso gomendagarrik die.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..