Taxoareko gaina mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Erpin geodesikoa
Erpin geodesikoa ©inaxio (20080427)
1926 klik
Altuera:672 m
Beste izenak: Tajonar
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Labiano
  • Noain
  • Taxoare
  • Zulueta
Lurraldea:Nafarroa

Gora-behera gutxiko bizkar luze batek osatzen du mendi hau, Aranguren eta Elortzeko bailaren artean. Mendi apala izanagatik, hiriburuaren gertutasunak bisitari asko dakarkio eta horren ondorioz bidezidorrak ederki urratuta daude. Oso bide polita eta erraza da esaterako bizkarra bera jarraitzen duena, Mendebaldeko muturretik hasi eta Ekialdeko leporaino: pista zabala da hasieran, baina estutzen doa gero, tarteka ertzeko haitz muturrak saihestuz eta gehienetan Iparraldeko isurialdea estaltzen duen basoaren ertzetik, goia jo eta baso gero eta itxiagoan Ekialdeko lepoaren bila jaisten den arte. Tontorra erpin geodesikoa dagoen lekuan adierazten da Katalogoan, baina bizkarreko gune altuena 100 metro gorago eta hiru bat kilometro Ekialderago dago, basoaren tarteren batean galduta: gora-behera txikia denez zaila da asmatzen.

Mendialdea*: Taxoare

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

San Salvador ermita (991 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..