San Migel mendia

zuriain·k

2010/10/13 - 13:36

San Migel tontorra eta ekialdeko gandor estua
San Migel tontorra eta ekialdeko gandor estua
©inaxio (20220904)
2423 klik
Altuera:1.238 m
Mendialdea:San Migel
Abiapuntuak:
  • Garde
  • Burgiko arroila
Lurraldea:Nafarroa

Nafarroako San Migel mendilerroa non dagoen galdetuta, mendizale batek baino gehiagok Aralarrez pentsatuko du. Izan ere, Erronkari hegoaldeko gainerako mendien atzera, San Migel ez da oso ezaguna.
Dozola da mendikate ezezagun honen gain nagusia, bere harrizko piramidea Matamachos/Poitikolarreko mendatearen gainean altxatzen duen mendi ederra. Mendikatearen mendebaldeko muturrean, Burgiko arroila eta Garde herriaren gainean, beste gailur aipagarri bat aurkitzen dugu: San Migel, gailur panoramiko eta buzoiduna.
Hain inguru jendegabean izanik, bide zahar gehienak desagerturik edo ixteko bidean daude. Ohiko ibilbidea Gardetik abiatzen da, baina pista itsusi batean gora egiten du bide gehiena. Abentura apur bat nahi dutenentzat -eta ahaleginean larrua apur bat urratzea axola ez dutenentzat- Burgiko arroilean hasten den bidexka eder eta bihurria dago.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 23·ra, 23 guztira