Recuenco mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20250815)
3138 klik
Altuera:1.240 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Bóveda
  • Lahoz
  • La Horca
Lurraldea:

Valderejo Parkeko tontorrik garaiena da eta Lalastra eta Boveda artean luzatzen den mendikatearen ertz batean dago, Karria eta Arrayuelas-en kate berean. Urtarrilaren 1etik abuztuaren 15era bitarte ezin daiteke Recuencora igo, putreen ugalketarako sasoia dela-eta. Hegoekialdeko amildegietan luzatzen den muturra da bere alderdirik ikusgarriena, Leron mendateko igoeratik ikusita. Gainaldea gorabehera gutxiko karst zabal baten osatzen du, pago eta pinu bakan batzuekin atonduta. Parkeko ibilbide batek zeharkatzen du mendia, La Sierra izenekoak, eta hortik puntu horidun posteak. Ibilbide honi jarraituz itzuli ederra egin daiteke, Lalastran abiatu, Lahoz-etik pasa, Recuencora igo, bailara inguratuz San Lorenzo ermitatik pasata Vallegrull-era igo eta handik behera Villamardones-era jaitsi, Lalastrara joateko gero. Ibilbide luzea karstean zehar, baina polita eta atsegina, lainorik ezean.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

LERON tumulua (245 m.ra) · LERON eremu tumularra (282 m.ra) · EL GUSTAL zutarria (512 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 56·ra, 56 guztira