Mota mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20230630)
4569 klik
Altuera:1.315 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Barrio
  • Nograro
  • Sobron
Lurraldea:

Karaitzezko amildegi ikusgarriak ditu iparraldeko isurialdean eta haren oinean biltzen dira ohiko igoera bidera datozen xendak, tontorraren azpian batu eta handik gora igotzen den haitzarte ilunean gora heltzeko. Gainaldea ezpel eta pinuz josia dago eta ez da erraza sasian barrena ibiltzea. Ez da garbi gelditzen buzoiak dauden lekua den punturik gorena, baina handik aurrerako panorama ikusita errazagoa ematen du bertakoarekin konformatzea. Euria bada edo zorua bustita baldin dago ez da erraza izango azken txanpa horretako igoera, lurrean ebakita aldapa handian gora sigi-saga igotzen den xenda baita. Polita da oso, halere, iparraldeko hormaren magalean egiten den tartea, zenbait lekutan estraplomatutako karaitzaren azpian sartzen dena. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero Cueto nahiz Bachicabo nahiko egoki gelditzen dira, mendikatearen alde banatan. Goiko irudian tontorraren ertzeko amildegiaren ikuspegia.

Mendialdea*: Árcena

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Nograro-Mota-Cueto-Nograro Nograro JFdeA
Muga” entre Araba y Burgos Barrio Tito Pueyo

Iruzkinak

    Gainaldera helduta jo Era ezpel artetik, eta ostean IEra. Erreparatu lurrean gorriz margoztuta dagoen harriaz.
    Itzuli toki berberetik, bestela, ezpelezko laberintoan sartzeko arriskua izango duzue.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..