Montejurra mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoidun tontorra
Buzoidun tontorra ©inaxio (20080621)
3757 klik
Altuera:1.044 m
Beste izenak: Jurramendi
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Arellano
  • Aiegi
  • Iratxe monastegia
Lurraldea:Nafarroa

Aiegi aldetik jo behar da mendi honetara, izan ere huraxe du isurialde ikusgarriena: Iratxeko monastegia abiapuntu aproposa da, monastegia bera eta bere ardo-iturri famatuagatik (orain ordea autobidea pasatzen da bien artetik; gogoan hartu ibilbide liburu zahar batekin joaten bazarete). Igoera erabiliena San Cipriano ermitara igotzen den gurutzbidea da: bide bihurria eta ederki sakondua, ez du zalantzarako biderik ematen.
Gainean bi tontor nabarmentzen dira, bata antenaduna (erpin geodesikoa ere bertan dago), mendebaldean, eta erdi aldean dagoen haitz muturrarena bestea, gurutze txiki bat eta mendiaren izenaz markatutako arlosa bat duena. Nolanahi bien artean tarte txikia dago eta bost minutu aski dira batetik bestera heltzeko.
Artadiak estaltzen du mendia ia erabat, baina xenda ugarik zeharkatzen dute hau, Iparraldeko isurialdean batez ere. Horietako bat Santio bidearen arrasto bat da.
Mendi esanguratsua da hau Historian, Karlistek bertan egiten zituzten bilerak eta 1975.an gertatutako sarraskiarengatik.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Jurramendi Iratxeko monasteriotik Iratxeko monasterioa 640 m zuriain

Iruzkinak

    Iratxeko monastegitik ateratzen den pista hartu eta autobia azpitik pasa ondoren eskubitara jo. 100 metrora ezkerretara jo eta hainbat bide topatuko dituzu. Ez da erreza, baina, zuzen mendialdera doana hartu eta 15 minutura egurrezko bi panel ikusiko dituzu. Batean jartzen du LA PILA eta bestean ... LA HOYA. Ni azkeneko hau hartu nuen eta bidea haseran zabala eta piskana goraka doa eta gutxira estutzen eta gogortzen doa goraino 30 minutuko igoera gogorrean eta harri sueltos betea, baina, benetan merezi duena. Lekua ikusgarria da eta arroila batetik zoaz goraka hauspoa beteta doala, baina, inguruak merezi du. Monastegitik 1o.30 minutuan goran zaude. Tontorrean haseran baseliza batekin topatzen zara, bidea jarraitzen baduzu, benetako tontorrarekin topatzen zara eta jarraitu ezkero, azkeneko tontorrean puntu geodesikoa eta antenak daude. Goian zaudela paisaia ikusgarria da. Jetsiera bide bera aukeratu ezkero, kontuz harri sueltoekin.

Gertuko helburuak

San Cipriano eraikina (311 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 47·ra, 47 guztira