Migoleta mendia

zuriain·k

2005/06/09 - 22:18

Brakola (1368m), eta atzean, Migoleta (1406m)
Brakola (1368m), eta atzean, Migoleta (1406m) ©zuriain (2008-03-26)
2838 klik
Altuera:1.406 m
Beste izenak:
  • Bioleta
  • Violeta
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Gorza
  • Igari
  • Orontze
  • Sartze
Lurraldea:Nafarroa

Migoleta Uztarrotze edo Atuzkarratz mendilerroko mendi garrantzitsuenetakoa dugu. Mendilerroak hiru adar ditu, Migoleta mendebaldeko adarraren erdian gailentzen delarik. Ohiko igoera Igaritik abiatzen da, Larraitze ibar estu eta oihantsutik. Bideak Argiloain baselizaraino eramanen gaitu, mendi gandorrari ekin aurretik. Migoletako gailurrak ez du ikuspegi handirik, zuhaitzek traba egiten baitute, baina Brakola izeneko aurre-gailurretik (1368 m) ikuspegi eder eta zabalak gozatuko ditugu. Migoleta tontorrean erpin geodesiko zuria eta aipagarria den txartelontzia: emakumezko bat irudikatzen du, zutik, tamaina errealean, irrifartsu, txartelontzia erpin geodesikoari lotutako bere motxilan duela. Gainontzean basoa da nagusi Migoletaren hegietan; larre eremuak txikiak dira, eta pinudi eta pagadiek estaltzen dute gainontzekoa. Basogintzarako urratutako pista zabaletan barrena gerturatzen dira tontorrera ohiko igoera bideak.

Bi mendi hauekin aski izan ez duenak, txangoa luza dezake iparralderago dagoen Urrua (1356 m) mendiraino. Hala ere, azken mendi hau zuhaitzez erabat estalita dago eta zaila da gailurra non dagoen antzematea.

Gaztelaniaren eraginez, batzuetan Violeta izena eman izan zaio mendi honi, baina badirudi haren izena migola edo bigola hitzetik datorrela, inguru hauetan "Mihura" erran nahi duena. Migoletak, beraz, mihura dagoen tokia erran nahi du.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Migoleta Argiloain baselizatik Argiloain 700 m inaxio
Argiloaingo baselizatik Migoletara Argiloain 700 m zuriain

Iruzkinak

    Profile picture for user zuriain

    Miguleta Uztarrotze edo Atuzkarratz mendilerroko mendi garrantzitsuenetakoa dugu. Mendilerroak hiru adar ditu, Miguleta mendebaldeko adarraren erdian gailentzen delarik. Ohiko igoera Igaritik abiatzen da, Larraitze ibar estu eta oihantsutik. Bideak Argiloain baselizaraino eramanen gaitu, mendi gandorrari ekin aurretik. Miguletako gailurrak ez du ikuspegi handirik, zuhaitzek traba egiten baitute, baina Brakola izeneko aurre-gailurretik (1368 m)ikuspegi eder eta zabalak gozatuko ditugu. Bi mendi hauekin aski izan ez duenak, txangoa luza dezake iparralderago dagoen Urrua (1356 m) mendiraino. Hala ere, azken mendi hau zuhaitzez erabat estalita dago eta zaila da gailurra non dagoen antzematea.

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 43·ra, 43 guztira