Larla mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20080426)
2874 klik
Altuera:700 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Bidarrai
  • Arrosa

Iparlako harresiaren ekialdean iparretik hegora goititzen den bizkar luze batek osatzen du Larla mendia, Bidarrai, Arrosa eta Baigorri artean. Nahikoa bananduta dago eta bere bizkar soilak ikusmira zabala eskaintzen du noranahi, nahiz eta mendebaldean paisaia ixten duen Iparlako harresi ikusgarria nabarmendu gehien. Larre garbiak hedatzen dira tontorraren inguruetan eta ugariak dira urteetan zehar artzantzak utzitako arrastoak, harrizko hesiak eta bordak batez ere, orain lurra jota gehienak. Ekialdeko isurialde malkartsuan meagintzak ere utziak ditu bere arrastoak.
Arrosa abiapuntu egokia da, itzuli polita egiteko aukera ematen baitu ongi markatutako bideetan barrena. Hegoaldera luzatzen den bizkarrean ez da bide arrasto nabarmenik ageri, baina erraza da harri artean bidea egitea.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Arrosa .. Larla Arrosa BatenBat

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

LARLA 1 * zutarria (65 m.ra) · Larla 2 zutarria (158 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..