Kornieta mendia

zuriain·k

2012/12/19 - 10:28

Kornieta
Kornieta ©zuriain (20121216)
2007 klik
Altuera:1.081 m
Abiapuntuak: Usategietako edo Ezkurrako lepoa
Lurraldea:Nafarroa

Honaino iritsi ziren haizerrotak, Zuperorri-Kornietako mendilerro hau baita Nafarroa Garaian iparralderen dagoen parke eolikoa. Eta industriagune hauek ekartzen duten "progresoaren" zantzu nabarmenak ditugu inguruotan: pista zabalak, porlanezko etxolak, antenak eta, jakina, haizerrota erraldoiak.
Kornieta dugu mendilerro honetan erroten presentziatik libratu den gain bakarrenetakoa. Parkeko pista gailurretik hurbil igarotzen bada ere, haizerrotik ez tontorrean. 87ko Mendien Katalogoak beste gailur pare bat jasotzen du Kornietatik hurbil: Artxulo (954) eta Akan (1055)
Izenari dagokionez, M. Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Leitzako Korrenea izeneko etxe batetik datorrela, "hegi" hitzarekin batera: Korrenea+hegi+eta.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

AGORRITZ trikuharria (422 m.ra) · KOSABEL (ODIETA) tumulua (561 m.ra) · AZERILAR trikuharria (567 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..