Ez da mendi ikusgarria eta Irakurriren gertutasunak eta tontorretik gertu dagoen emisoreak (errepidea bertaraino) itzaltzen dute bere izena. Eta izenaz ari garela, Mikel Belaskok bere hiztegian "Iruñeko Harria"-ren etimologiaren alde egiten du, erabat baztertuz batzuetan entzun den "Hiru-oin-harri"-arena.
Zutarri ikusgarriak salbatzen du mendi honetako gailurra, errepideak eta antenak desitxuratua. Gure geografiako beste hainbat harri ospetsuren antzera, Iruñarriko zutarriak ere bere kondaira dauka: Erroldanek Iruñera jaurti nahi izan zuen harri hau, baina, Nafarroako hiriburuko biztanleen zorionerako, erraldoi gaiztoak punteria eskasa izan eta harrikada mendi honetako gailurrean erori zen.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Ezkurra .. Iruñarri | Ezkurra | BatenBat |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
IRUÑARRI tumulua (276 m.ra) · Iruñarri - Ezkain zutarria (373 m.ra) · IRUÑARRI (Elazmuño) zutarria (469 m.ra) · EZKAINGO LEPOA zutarria (657 m.ra) · Iruingo Borda zutarria (754 m.ra) · EZKAINGO LEPOA harrespila (817 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
