Iramendi mendia

zuriain·k

2010/04/27 - 08:34

Iramendiko punta
Iramendiko punta ©zuriain (20100424)
3061 klik
Altuera:975 m
Mendialdea:Altzania
Abiapuntuak:
  • Otzaurte
  • Urdalurko urtegia
  • Beunda
Lurraldea:Gipuzkoa

Iramendi izeneko hainbat mendi daude Euskal Herrian. Gipuzkoako hau ez da Nafarroa Beherekoa bezain sona handikoa, baina tasun nahiko eta sobera ditu orrialde honetara ekartzeko.
Mendiz inguraturiko mendia dugu Iramendi. Gertuko Aizkorri-Aratz katea mendebaldetik, Añabaso-Txurruko Puntak ipar-ekialdetik eta Olano-Arbarrain mendimultzoak hegoaldetik erabat ixten dute mendi honetako bidea. Anarri (Altzania) errekak urraturiko sakana da irispide natural bakarra. Gainerako bideak inguruko lepoetatik igaro eta Anarriko arroaraino jaisten dira Iramendiko maldei ekin aurretik.
Kokapen berezi honek alde batetik isolatu egiten du gain hau, baina bestetik talaia paregabe bihurtzen du Iramendi.
Gailur nagusitik ekialdera beste tontor ikusgarriago bat dago, piramide erakoa, Iramendiko etxolen gainean zaindari zutitzen dena.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Aratz Beundatik Beunda parkea 1100 m inaxio
Urdalur - Kipular - San Adrian - Naparraitz Zegama eta A1 bidegurutzea 800 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..

1·tik 28·ra, 28 guztira