Iguste mendia

zuriain·k

2009/12/07 - 13:35

Igusteko gailurra
Igusteko gailurra ©zuriain (20091205)
2803 klik
Altuera:874 m
Beste izenak: Zurundain
Mendialdea:Esparatz
Abiapuntuak:
  • Mañeru
  • Zirauki
  • Girgillanoko mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Iguste Esparantz mendiaren eta Zirauki-Mañeru herrien artean hedatzen den mendimultzo txiki eta ez oso nabarmen bateko gainik garaiena dugu. Zonaldeko erliebea leuna da eta horrek ahalbidetzen du soroak gainalderaraino bertaraino iristea, mediterranear erako landaretza eta zenbait pinu aldaketekin batera.
Egun mendialde hau ez da oso bisitatua, baina iraganean garrantzia izan zuen, Andelos (Mendigorria) eta Iruñea arteko galtzadaren arrastoek erakusten duten bezala. Hegoaldeko isurialdean, are arrasto zaharrago batzuk aurki ditzakegu, hainbat monumentu megalitikoen presentziarekin.
Mendilerro nagusitik ekialderantz, beste soka bat dago, Axixuri eta Markalagain izeneko gain apalekin.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

IGUSTE 1 zutarria (545 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..