Ibarra mendia

zuriain·k

2009/11/16 - 10:19

Ibarra Romastacatik
Ibarra Romastacatik ©zuriain (20110725)
2262 klik
Altuera:989 m
Beste izenak: Gindanesa
Mendialdea:Leire
Abiapuntuak:
  • Leireko monasterioa
  • Irunberri
Lurraldea:Nafarroa

Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturrean, soka nagusitik berezita, garaiera apalagoko mendimultzo txiki bat hedatzen da, ezezaguna izanagatik ere interes handikoa dena.
Gora-behera handirik gabeko ordoki zabal batek hartzen du mendimultzoaren gainaldea, non mediterranear erako landaretza nagusi baita. Kareharria malkar ikusgarrietan azaltzen da hegoaldeko isurialdean, baita gainalde osoan ere, harritza eta karst deserosoen moduan.
Mendimultzo txiki honetan hainbat gain aipagarri daude: Trinitatea mendebaldean, Romastaka eta Ibarra ekialdean.
Ohiko igoera Irunberritik abiatzen da, Fayarko bidean gora, mendimultzoa iparraldetik inguratuz, Ibarrako leporaino (923m). Handik aurrera bidexkak bilatuko ditugu ezpeletan barrena, gailur lau baina panoramikoraino. Lepo horretara ere Leireko monasteriotik irits daiteke, monasteriora iritsi baino ehun bat metro lehenago hasten den pistan barrena. Beste aukera bat Irunberrin Trinitateko bidea hartzea da. Behin Trinitateko erpinera iritsita, bidexkak eta argiguneak bilatuko ditugu landaretza trinkoan zehar, nahiko deserosoa izan daitekeena.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Ibarra eta Trinitatea Irunberriko arroilatik Irunberriko arroileko aparkalekua 750 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..