Ezkirin mendia

zuriain·k

2009/08/12 - 10:20

Ezkirin (Añolatz), gailurra
Ezkirin (Añolatz), gailurra ©zuriain (2009-08-12)
3130 klik
Altuera:643 m
Beste izenak: Añolatz
Mendialdea:Bertiz
Abiapuntuak:
  • Bertiz
  • Plaxazeiaiko lepoa
  • Sunbilla
Lurraldea:Nafarroa

Bertizko jaurerria ipar-ekialdetik mugatzen duten mendiak nahiko ezagunak dira: Legate, Larratzu, Aizkolegi... Askoz ere ospe apalagoa dute ordea Bertizko mendebaldeko muga osatzen dutenek, Oteitzoiana eta Meateko Kaskoa salbu.
Aizkolegitik hego-mendebalderantz mendikateak altuera galdu eta basoa jabetzen da hegi eta bizkarrez. Bertizko muga gainez gain eta lepoz lepo dabil, burdin-hesi eta lauza handiekin markatua. Ezkirin, Suspiro eta Meateko lepoak dira mendikate apal honetako igarobideak, eta haietaraino iristen dira bide garrantzitsuenak bai Bertizko parketik bai inguruko herrietatik.
Mendikatean, iparretik hegoalderantz, hainbat gain aurki ditzakegu: Paretazar (803m), Ezkirin-Añolatz(643m), Iñarmeakako Kaskoa edo Sarasola (637m) eta Irubagoeta (566m). Zenbat eta hegoalderago, orduan eta zabalago basoa, Meateko lepoan zuhaitzak desagertu eta paisaia zabaltzen ikusiko dugu.

Iruzkinak

    Profile picture for user inaxio

    uou!, ze kolore polittak! ibilia naiz inguru horretan, baina perretxikoekin distraitzen naiz segituan. :-)

    Milesker, Inaxio! Bi egun desberdinetan ateratako argazkiak dira, batzuk udaberri amaieran eta gainerakoak aurreko igandean. Ohi bezala, interesgarria iruditu zitzaidan mendi ez oso ibili hauei orrialde bat eskaintzea... ea jendea animatzen den Saioa eta Aditik aparteko mendiak igotzera!

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..