Altuera:1.083 m
Beste izenak:
Iguzkikomuñoa
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
- Leitza
- Eskibar
- Usabiaga
Lurraldea:Nafarroa
Leitza inguratzen duten mendietako bat da Eguzkizko muinoa. Leitzan bertan hasi eta ekialdera luzatzen den bizkar luze baten amaieran dago tontorra, Usategietako mendatearen gainean, erdia larrez eta erdia pagadiz estalia. Usategietako mendatetik asfaltatutako pista bat igotzen da mendebaldeko bizkarrean dagoen antena instalaziora, baina mendatetik bertatik abiatuta ere igoera ez da luzea, nahiz eta aldapa gogorra izan. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero itzuli ederra egin daiteke Leitzatik abiatu eta Aritzekin batera igota, biak Usategietako lepotik lotuz.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Leitzatik Eguzkizko Muinora | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
IDOIETA harrespila (447 m.ra) · AIZARAN harrespila (714 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Waypoints
Komentariorik ez..
